Musika Eskolak, Bandak eta Brankako erabiltzaileek gaur eskainiko dute maiatzaren hasieran bertan behera geratu zen kontzertua

Maria Maya Manterola

Bandak emandako kontzertu baten artxiboko irudia.

Ehundik gora lagunek parte hartuko dute emanaldi berezian. Protagonistak Brankako erabiltzaileak izango dira; zahartze osasuntsua sustatzeko, musika tresna gisa erabili nahi izan dute Musika Eskolako eta Bandako kideek.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak herriko nagusiekin gauzatutako proiektuaren emaitza erakutsiko du gaur, asteartea, Odietan. Kontzertua maiatzaren hasieran eskaini behar bazuten ere, eguraldiaren iragarpenaren ondorioz bertan behera utzi zuen emanaldia Kultura Sailak. Iragarri berri du gaur egingo dutela ekitaldia. 

Ehundik gora lagunek parte hartuko dute. 18:00etan hasiko da, eta Musika eta Dantza eskolako ikasle, irakasle zein gurasoek, Banda txikiak eta Zumaiako Musika Bandak izango dira oholtza gainean, azken hau laguntzaile gisa. Baina, eta hau da astearteko saioa berezia egiten duena, Branka eraikineko erabiltzaileak ere partaide izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide