Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatu da pasa den asteburuan apneako Espainiako indoor txapelketan. Zumaiako Olarru sub klubeko Eider Gutierrez izan da bertan, Euskadiko selekzioko kide gisa, eta domina bat lepoan duela itzuli da etxera.
Lau kategoriatan jokatu da txapelketa: estatikoan, monoaletarekin, aletarik gabe eta bi aletarekin. Gutierrez bigarren izan zen apnea estatikoan urazpian 6:07 minutu egon ondoren arnasik hartu gabe. Beste kategoriatan ere partaide izan da Olarru subeko kidea: aleta bakarrekoan hamargarren izan zen, bosgarren aletarik gabeko proban eta seigarren bi aletarekin.
Euskadiko selekzioak lortutako bigarren postu bikainean ere parte izan zen Eider Gutierrez.