Garaipenarekin hasi du Julen Mateosek moto denboraldia

Juan Luis Romatet

Julen Matos, igandean Segovian.

Asteburuan jokatu den Gaztela eta Leongo txapelketa irabazi du 13 urteko gazteak Minimotard 85 kategorian.

Ezin hobeto hasi du Julen Mateos gazte zumaiarrak 2024ko moto denboraldia. Pasa den igandean Segovia (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatu zen Gaztela eta Leongo Txapelketa irabazi zuen 13 urteko zumaiarrak Minimotard 85 kategorian. 

Segoviako Kartpetania zirkuituan jokatu zen txapelketa, eta hiru probaz osatu zen. Lehenbizi, erlojuaren aurkako entrenamendua izan zuten, eta ondoren bi txanda korritu behar izan zituzten. Denetan ere lehena izan zen Mateos.

Ligako lehen proba izan zen igandean jokatutakoa, eta lortutako garaipenari esker sailkapeneko lehen postuan kokatu da zumaiarra, 50 punturekin. Hurrengo hitzordua hilabete barru izango du, ekainaren 23an, Salamancan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide