Zumaienako Baso magikoko domoa hostoz eta haziz beteta egongo da ostiralera bitartean. Izan ere, Kepa Zabalegik eta Eli Alkortak urtaro batean bildu dituzten hostoez eta haziz osatutako erakusketa izango da ikusgai aipatu lekuan ostiral arratsaldera artean. Eskola orduan ikastetxeko haurrek bisitatu ahal izango dute; eskola orduetatik kanpo, 17:00etatik 19:00etara, herritar ororentzako zabalik izango da.
Gaur goizean zabaldu dute erakusketa, eta bildumaren egileez gain, hezkuntzako eta kulturako udal ordezkariak izan dira bertan. Ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, gaur zabaldu dutena bezalako ekimenak "aukera paregabea dira natura hobeto ezagutzeko eta gure tokiko inguruak zaintzen eta maitatzen ikasteko".