Belaunaldi desberdinak musikak elkartuta

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 22a, 09:10

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, kontzertu berezia egin zen atzo arratsaldez Odieta pilotalekuan. Zumaiako Musika Bandak lagunduta, Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta gurasoek eta Brankako erabiltzaileek hartu zuten parte.

Emanaldi bereziak hartu zuen atzo arratsaldez Odieta pilotalekua. Duela bi aste leku berean egitekoa zen eta eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen kontzertua egin zen Zumaiako erdiguneko pilotalekuan. Musika eta Dantza Eskolak antolatutako emanaldia, Musika Bandaren laguntza izan zuen, eta eskolako haurrek eta haien gurasoek hartu zuten parte. Benetako protagonistak, hala ere, Branka eraikineko erabiltzaileak izan ziren. Izan ere, Musika eta Dantza Eskolak urtean zehar adinekoekin egindako lanketaren emaitza izan zen atzokoa. Hala, belaunaldi desberdinetako lagunak bildu zituen musikak Odietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide