Europako Geoparkeen Astearen inguruan Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako egitarauaren barruan, Geotalks izeneko jardunaldia egin zuten atzo arratsaldez Aita Mari aretoan. Gonbidatu berezia izan zuten atzokoan, Odile Rodriguez de la Fuente, Felix Rodriguez de la Fuenteren alaba, eta hark telebistarako sortu zuen El hombre y la tierra saioaren inguruan jardun zuten Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak gidatu zuen saioan. Gaiak interesa piztu zuen eta ehun lagun inguru bertaratu ziren Zumaiako zinema aretora.
RTVEren El Hombre y la tierra saioaren 50. urteurrena dela-eta antolatu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak Geotalks berezi hau. Felix Rodriguez de la Fuenteren audioek egituratu zuten solasaldia, tartean Asier Hilariok galderak egiten zizkion Odile Rodriguez de la Fuente alabari. Telebista saioa bera, Felixen haurtzaro askea, komunikazioa, zetreria, Felix aita gisa, Felix xaman gisa, irratiak eta telebista eman zioten fama, egindako lan itzela, hedatu zuen mezua izan ziren, besteak beste, bi ordu iraun zituen saioko gaiak.