Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egingo dute bihar eta etzi

Juan Luis Romatet

Ostiralean eta larunbatean egingo dute bilketa.

Eroskiren hiru supermerkatuetan eta BM-n egingo dute bilketa ostiralean eta larunbatean.

Lurralde osoan egin bezala, Zumaian ere Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egingo dute datozen bi egunotan. Ostiralean eta larunbatean arituko dira boluntarioak bilketa egiten. Zumaian, Eroskiren hiru supermerkatuetan (Ardantzabiden, Foruen plazan eta Alai auzategian) eta Ardantzabideko BM-ren saltokian jasoko dituzte herritarrek emandako produktuak.

Zumaiako boluntarioek azaldu dutenez, honako produktuak jasoko dituzte: lekaleak, pasta, arroza, arrain kontserbak eta 5 eta 6 neurrietako pardelak. Erosketa txartelekin kolaboratzeko aukera ere izango da. Diru hori zuzenean Gipuzkoako Elikagai Bankura joaten dela nabarmendu dute, eta edozein behar dagoenean erabiliko dutela ere gaineratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide