Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia maiatzarekin batera zabaldu zuen Zumaiako Udalak. Gobernuz Kanpoko Erakundeei bultzada ematea dute helburu laguntza hauek, baita beste jarduera batzuk ere.
Udalak deialdian azaldu duenez, lau modalitate desberdinetan banatu dituzte laguntza hauek:
- 1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.
- 2. modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak).
- 3. modalitatea: Urola Kostako Udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.
- 4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzenduta bekak.
Dirulaguntzaren eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 10ean bukatuko da.