Bost pertsonako familia bat erreskatatu behar izan dute gaur arratsaldean Sakonetan, Zumaia eta Deba artean. Irteera bat egiten ari zen familia, eta marea igo ostean, atera ezinik geratu dira. Erreskatea 16:30ean egin dute Ertzaintzaren helikopteroaren bitartez. Leku seguru batera mugitu dituzte handik, eta lesiorik ez dutela ziurtatu dute; beraz, ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman.