Mutrikuko traineru banderan hartuko du parte 'Telmo Deun'-ek

Juan Luis Romatet

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera, eta parte hartuko duten kluben artean izango da Zumaiako Telmo Deun.

Harrobiko arraunlarien denboraldia amaituta, hastear da traineruen lehia. Ekainaren hasieran jokatuko dituzte Gipuzkoako eta Euskadiko traineru txapelketak, eta ondoren ekingo diete ligei. Aurretik, berotze antzeta eta bandera astintzeko gogoz, Mutrikuko banderan arituko dira Euskal Herriko arraun elkarteak.

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera. Goizeko 11:00etan ekingo diote lanari bertan arituko diren hamasei klubak. Lehenbizi, erlojuaren aurka arituko dira hamar ontzi; binaka aterako dira eta minutu bateko tartea izango da biko batetik bestera. Ondoren, beste bi txanda jokatuko dituzte, hiruna trainerurekin.

Erlojuaren aurka, binaka
  • Hibaika - Elantxobe
  • Zarautz - Lapurdi
  • Arkote - Zumaia
  • Santurtzi - San Juan
  • Ondarroa - San Pedro
Hirunaka
  • Isuntza - Getaria - Orio
  • Zierbena - Hondarribia - Donostia 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide