Gaur da Gipuzkoako Elikagai Bankurako janaria biltzeko azken eguna

Juan Luis Romatet

Artxiboko irudian, boluntarioak janaria biltzen. (Sara Utrera)

Eroskiren hiru supermerkatuetan eta BM-n ari dira bilketa egiten. Diru ekarpena egiteko aukera ere badago.

Lurralde osoan bezala, Zumaian ere Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa hasi zuten atzo, eta gaur izango da bilketaren azken eguna. Eroskiren hiru supermerkatuetan (Ardantzabiden, Foruen plazan eta Alai auzategian) eta Ardantzabideko BM-ren saltokian ari dira jasotzen herritarrek emandako produktuak.

Zumaiako boluntarioek azaldu dutenez, honako produktuak jasoko dituzte: lekaleak, pasta, arroza, arrain kontserbak eta 5 eta 6 neurrietako pardelak.

Erosketa txartelekin kolaboratzeko aukera ere badago. Diru hori zuzenean Gipuzkoako Elikagai Bankura joaten dela nabarmendu dute, eta edozein behar dagoenean erabiliko dutela ere gaineratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide