Telmo Deun Zarautzekin lehian aritu da Mutrikuko estropadan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 26a, 08:55

Telmo Deunekoak, atzo Mutrikun. (Telmo Deun)

Lehia estu-estua egon zen atzo aurrena sailkatu ziren hiru traineruen artean, sei segundoren barruan helmugaratu baitziren Kaiarriba, Hondarribia eta Orio. Zumaiak 11. egin zuen.

Gipuzkoako Txapelketa jokatu aurreko asteburuan, hau da, atzo, jokatu zen Mutrikuko XXIII. Bandera, eta aurreneko postuetan lehia estu-estua egon zen, sei segundoren barruan helmugaratu baitziren Kaiarriba (20:05,91) irabazlea, Hondarribia eta Orio.

Hamasei traineru uretaratu ziren Mutrikuko uretan. Binaka erlojuaren aurka aritu ziren talde batzuk, tartean Telmo Deun –Arkoterekin– eta hirunaka, berriz, beste batzuk. Zumaiarrak 11. postuan gelditu ziren sailkapenean, zarauztarrengandik oso gertu, beheko taulan ikus daitekeenez.

Honakoak izan dira txandak eta sailkapena:

Hiru traineru lehian, atzo eguerdian lehian. (Joxemari Olasagasti)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide