Dantzara atera dira herriko dantzariak

Onintza Lete Arrieta

Dantzara! ikuskizuna eskaini zuten atzo arratsaldean Aitzuri pilotalekuan herriko adin guztietako dantzariek Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan.

Maiatza ez da oraindik amaitu, eta atzo Maiatza Dantzan egitasmoko beste ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuten Aitzuri pilotalekura joan zirenek, Dantzara! ikuskizuna eskaini baitzuten bertan adin guztietako herriko dantzariek.

Herriko hiru dantza eskolako kideak atera ziren jendaurrera:  The Wale Studio, Vexdance eta AGL. Askotariko dantzak eta arropa koloretsuak eskaini zituzten horiek.

(Argazkiak: Miriam Romatet)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide