Annette Gonzalez-Etxabarri izan da nagusi Morocco Mall Junior Pro Casablanca Europako txapelketan

Maria Maya Manterola

Argazkia: surf30.net

Junior Qualifying Series txapelketako denboraldiko lehen proban nagusitu da surflari zumaiarra. Junior mailako zirkuituan jarraian lortzen duen laugarren garaipena da Marokon asteburuan eskuratutakoa. 

Casablancan (Maroko) izan da Annette Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra igaro berri den asteburuan, Morocco Mall Junior Pro Casablanca txapelketan parte hartzen. Junior Qualifying Series txapelketako denboraldiko lehen proba zen, eta zumaiarra zen garaipena eskuratzeko faborito nagusia. 

Izan ere, zumaiarra hiru aldiz izan da txapeldun junior mailako Europako zirkuituan. Hina-Maria Conradi, Clemence Schorsch eta Sarah Leiceaga surflariak mendean hartu zituen zumaiarrak Casablancako proban, eta laugarrenez jarraian izan da txapeldun zirkuituan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide