Zumaiako beteranoek seigarren egin dute Sestaon

Maria Maya Manterola

Igaro berri den asteburuan jokatu dute denboraldiko laugarren estropada, eta zumaiarrek ez dute aurreko jardunaldietan eskuratutako emaitzari eusteko zorterik izan. 

Arraunlari beteranoen Zipr 18/70 traineru ligako laugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan Sestaoko (Bizkaia) uretan. Bertan izan dira zumaiarrak ere, baina ezin izan dute orain arteko maila erakutsi: seigarren egin dute azken estropada honetan –aurreko bi jardunaldietan bigarren sailkatu dira–.

Badok 13 ontzia helmugaratu zen bizkorren, eta hura baino 23 segundo gehiago behar izan zituen Zumaiako ontziak lanak bukatzeko. Bigarren mundakarrak sailkatu ziren, eta hirugarren, Santurtzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide