Irene Iruretak ilustratutako 'Dardarak' liburua aurkeztuko dute ostegunean Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 28a, 08:07

Bi emakume adinduren arteko maitasuna eta elkar zaintza da liburuaren ardatza. Aurkezpen saioa 18:30ean egingo da, ostegunean, Zumaiako Emakumeon Etxean.

Joana Aurrekoetxeak, Karmele Mitxelenak eta Irene Irureta zumaiarrak ondu duten Dardarak liburua aurkeztuko dute etzi, ostegunez, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.

Liburu honek bi emakume adinduren maitasuna eta elkar zaintza ditu ardatz. Horrez gain, etxe esaten zion aterpe baten beharra ere aldarrikatzen du.

Sinopsia

Maritxu eta Katalina teilatupe berean bizi dira. Zeru horren babesean, zimurrak eta urteak zenbatzen dizkiote elkarri. Bietatik dituzte ugari. Azkenaldian, ordea, zeru berak dar-dar egiten du maiz, eta, lurrikarek bezala, haien barrenean erreplikak ditu dardara horrek. Teilatupe osoa hotzikarak hartzen duen egunera arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide