Unax Pascual 16 urteko kirolari zumaiarrak emaitza ikaragarriak lortu ditu beste behin ere. Txileko Munduko Junior Zirkuituko Bodyboard Txapelketa jokatu berri du, eta lehen postua eskuratu du bertan.
Guztira, maila horretako bost proba jokatzen dituzte denboraldian zehar, hala nola Marokon, Txilen eta Maldivetan. Bost horietatik bi emaitza onenak hartzen dituzte munduko junior txapelduna izendatzeko, eta lortutako emaitza onak medio, Pascualek aukera asko izango ditu titulu hori irabazteko.