Makina bat ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak kurtso amaierarekin batera. Herriko kokaleku desberdinetara eraman ditu ikasgaietan parte hartu duten ikasleak, ikasitako jendaurrean erakutsi dezaten. Zumaienako domoan, Aita Mari aretoan, Odieta frontoian... Oraingo honetan beste gune bat estreinatuko dute: Uriarte jauregiko lorategia, hain zuzen ere.
Hala, bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera, Musika eta Dantza Eskolan aritu diren konboen kontzertua izango da Erribera kalea eta Sanjuaniturri artean dagoen palazio zaharreko lorategian. Hiru izango dira lore artean jarritako oholtzara igoko direnak. Talde hauek The Cranberries, Green Day, Bob Marley, Metallica, Stevie Wonder edo Amy Winehouse bezala talde edo musikari ezagunen bertsioak joko dituzte.