Pasa den astean ekin zioten Alberga elkarteak abiatutako Zumaian bizi eta lan, herri burujabea helburu jardunaldi sortari. Gaur arratsaldez egingo dute bigarren saioa, 18:30ean hasita, Hogarreko bigarren solairuan.
Herria eta zaintza lanak izango da gaurko solasaldiko gaia, eta hizlariak Mès que cures elkarteko Amelia Campos, Bizitza zaintzeko elkarteko Ivonne R. Leon eta Liliam Torres, eta Zaintzen duen Zumaia mugimenduko kide bat izango dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, zaintza lanek bizitza sustengatzen duten premisa abiapuntutzat hartuz, "hauen kudeaketa etiko eta duin baten alde lan egiten duten" proiektuan inguruan arituko dira solasean. Galdera batzuk erantzuten ere saiatuko dira: "Bizitzaren uneren batean guztiok izan behar gara zainduak, baina nork zaintzen gaitu? Irudika dezakegu beste zaintza eredu bat? Zein erronkei egin behar diegu aurre etorkizun hurbilean?".