Zabaldu dute zeramika tailerreko erakusketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 29a, 11:00

Zeramika ikastaroko ikasleen erakusketako irekiera. (Sara Utrera)

Askotariko forma duten zeramika lanak ikus daitezke bertan, baita kolore askotakoak ere.

Dagoeneko ireki dute Oxford aretoan zeramikako ikastaroko ikasleen lanen erakusketa. Atzo izan ziren irekiera, eta bertan izan ziren irakasle eta hainbat ikasle ere. Askotariko forma duten zeramika lanak ikus daitezke bertan, baita kolore askotakoak ere.

Ekainaren 4ra arte egongo dira lanak ikusgai, eta astegun nahiz asteburuetan egongo da erakusketa zabalik. Astelehetik ostiralera 18:30etik 20:30era irekiko dute aretoa, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era egongo da zabalik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide