Sanpedroetako danborradan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 29a, 15:00

Ekainaren 28an aterako da sanpedroetako danborrada. (Arnaitz Rubio Aprea)

San Pedro jaietan ateratzen den danborrada indartu nahi du antolatzaile duen batzordeak, eta herritar oro deitzen ditu kalejira horretan parte hartzera.

Ekainaren amaieran ospatuko dira San Pedro jaiak Zumaian. Ohi bezala, arratsalde partean aterako den danborradak lagunduko du herriko banderaren igoera, udaletxean. 

Kalejira hau antolatzen duen taldeak danborrada indartzeko gogoa du, eta, horregatik, herritar oro deitu nahi ditu bertako partaide izatera. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako zumaiarrek har dezakete parte danborradan. Interesdunek 685 72 59 12 (Julio) edo 626 05 86 17 (Laura) telefono zenbakietara dei egin dezakete.

Arratsalde horretan dena behar bezala joan dadin, entseguak hasi dituzte. Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan egingo dituzte, 20:00etatik aurrera, Zumaiako Herri Eskolan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide