Erremonteko jaialdi bat doan ikusteko aukera izango dute zumaiarrek

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 29a, 16:30

Erremontea indartzeko ekintza ugari egin dituzte azken urteetan. (Oriamendi)

Ekainaren 6an Hernaniko Galarreta frontoian izango den jaialdia debalde izango dute Zumaiako bizilagunek. Horretarako nahikoa izango da leihatilan NA aurkeztea.

Zumaiako bizilagunek erremonte jaialdi bat doan ikusteko aukera izango dute udala eta Galarreta frontoia kudeatzen duen Oriamendi enpresa heldu diren akordio bati esker. Jaialdia ekainaren 6an izango da, ostegunez, 17:30etik aurrera, eta bertaratzen diren zumaiarrek nahikoa izango dute nortasun agiria leihatilan aurkeztea pilotalekura sartzeko.

Enpresa eta udalaren hitzarmenak beste hanka bat izango du. Izan ere, ekainaren 30ean, San Pedro bigarren egunean, erremonte jaialdi bat jokatuko da Aitzuri frontoian, Erremontari Herriz Herri ekimenaren barruan. Jaialdirako sarrera doan izango da.

Hainbat herritan izango dira partidak datozen hilabeteetan, eta aurten, Zumaia ere sartu da zirkuito horretan. Halako ekimenekin erremontea indartu nahi dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide