Musika magnoliopean

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 30a, 09:30

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle zein irakasleek osatutako konboek kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldez Uriarte jauregiko lorategian.

Erribera kale erdian dagoen Uriarte jauregiko lorategiak bere lehen kontzertua hartu zuen atzo arratsaldez. Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako konboak igo ziren lorategian jarritako oholtza txikira. Hainbat talde eta musikariren bertsioak jo zituzten bertaratu zirenen gozamenerako. Hala, Tracy Chapman, Bob Marley edota Stevie Wonderren abestiak entzuteko aukera izan zen, aipatu eskolako kideek jota eta abestuta.

Jende ugari erakarri zuen ekitaldiak, bai joko zuten musikariengatik, baina baita lekuagatik ere. Izan ere, Uriarte familiaren lorategi hori itxita egon da, eta atzo aukera berezia izan zen bertara sartu eta kontzertu bat jarraitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide