Eduki babestua

Brewery Land, Zumaiako garagardoa

Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 09:00

Zapore, garraztasun eta graduazio desberdinetako hamar garagardo egiten ditu Joxe Mari Caballerok Zumaiako Ortega y Gasset kaleko fabrikan eta dendan.

2018an garagardoa egiteko ikastaroa egin ondoren, pandemia garaian etxean sartuta egotea aprobetxatu zuen Joxe Mari Caballerok garagardoa egiteko. 700 litro egin zituen. Bere bidea hortik joan behar zela ikusi zuen, eta 2023ko irailean zabaldu zituen ateak Berewey Land garagardo fabrika eta dendak.

Zumaiako Ortega y Gasset kalean dago kokatuta Brewery Land, Amaia plaza ondoan, eta hamar garagardo mota egin eta saltzen ditu bertan; zapore, garraztasun eta graduazio desberdinetakoak. Gainera, dastaketak ere antolatzen ditu.

Gerturatu, eta dastatu ezazu Zumaiako garagardoa!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide