Pasa den asteburuan amaitu zuten lehen mailako futbol denboraldia, eta Realak bosgarren urtez jarraian Europa mailako futbol txapelketetara sailkatzea lortu du. Talde donostiarrak Zumaian dituzten zaletuek izango dute zer ospatu. Izan ere, Algorri taldeak bihar ospatuko du bere eguna.
Hamaiketakoaren bueltan elkartuko dira bihar larunbatez Ondartxo plazako Tximista tabernan, 11:30ean, eta txikiteoaren ondoren, 14:15ean Urberu jatetxerako autobusa hartuko dute. Elorriaga azpiko jatetxe horretan egingo dute bazkaria, eta haren amaieran Zumaiarantz itzuliko dira.