'Segundo premio' eta 'Garfield, la película' filmak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 31a, 15:00

Bi film emango dira asteburu honetan ere Zumaiako zinema aretoan.

Asteburu honetan bi film emango dituzte Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Ostiraletik astelehenera bitartean Segundo premio filma ikusteko aukera izango da; igande arratsaldean, berriz, Garfield, la película animaziozko lana. Sarrerak aurrez eros daitezke www.sarrerakzumaia.eus webgunean.

Isaki Lacuestak eta Pol Rodriguezek zuzendutako lana da Segundo premio. Kontatzen duen historiak Los Planetas rock talde andaluziarrak bizi izan zituen zenbait pasarte gogoratzen ditu –musikari batzuk taldea utzi izana, beraien hirugarren diskoa grabatzeko izandako zailtasunak, etab.–, baina filmaren sortzaileek adierazi dute, ironiaz, ez dela Granadako taldearen inguruko filma. Pelikula hau Malagako zinema jaialdian aurkeztu zuten, baita film onenaren saria jaso ere. Lana gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Garfield, la película animaziozko filma emango dute Aita Marin, haurrentzako saioan. Hemen ikus daiteke trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide