Euskal Herriko zenbait herritan dantzatu ondoren (Errenterian eta Beasainen, esaterako), Zumaiari dagokio oraingoan Dantzari txiki eguna antolatzearen ardura. Bihar egingo dute kultur jarduera hau, eta etxekoez gain, beste hiru herritako haurrak arituko dira dantzan, Errenteriakoak, Getariakoak eta Ibarrakoak, hain zuzen.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu du euskal dantzen ospakizun hau. Goiz partean bilduko dira haur guztiak, eta 11:00etan kalejira egingo dute Zumaiako erdiguneko kaleetan zehar. 12:45ean, berriz, emanaldia izango da Beheko plazan. Arratsaldez, 16:00etan, bazkaldu ondoren, dantzaldia izango dute haurrek Babarrunbaren eskutik.