Boxeo jaialdia hartuko du gaur Aitzuri pilotalekuak. 19:00etan hasiko da kirol jarduera hau, eta zazpi borrokaldi izango dira guztira, denak ere amateur mailakoak.
Ringera igoko diren boxeolarien artean hiru Zumaia Cuban Boxing klubekoak izango dira: Eliezer Chavarria 75 kiloan, Jared Chavarria 63 kiloan eta Mady Diame 64 kiloan. Zumaiako klubeko boxeolariez gain, Errenteriako Team Latigo eta Paco Bueno, Donostiako Anoetako, Irungo, Nafarroako Nafar Sustraiak, eta Errioxako Logroño klubetako kirolariak izango dira Zumaiako boxeo gauan.
Sarrerak aurrez eros daitezke Lubaki kiroldegian, 15 euroren truke. Arratsaldean bertan pilotalekuan ere erosi ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.