Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da bihar Hondarribiko uretan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 1a, 13:00

'Telmo Deun' trainerua. (Telmo Deun A.E.)

Goizeko 10:30etik aurrera jokatuko dira estropadak. Lehenbizi, beteranoak arituko dira, emakumeak ondoren eta gizonak amaitzeko.

Ligei ekin aurretik, Gipuzkoko eta, sailkapena lortuz gero, Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte eskualdeko klubek. Bihar goizez jokatuko da Hondarribiko uretan Gipuzkoako traineru txapelketak. Beteranoen, emakumeen eta gizonen txapelketak izango dira igandean jokoan. 

10:30ean hasiko dituzte estropadak, beteranoen txapelketarekin. Eskualdeko bi traineru izango dira lehian, Badok 13 eta Zumaiako Beteranoak. Haiekin batera arituko dira Fortuna eta Illunbe.

Ondoren, emakumeen txanda izango da. Izena eman duten hamar ontziak hiru txandatan banatu dituzte. Hernani eta San Juan arituko dira lehenengoan; Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Zarautz bigarrengoan; eta Donostia Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Tolosaldea hirugarrengoan.

Amaitzeko, gizonen txapelketa jokatuko dute. Hemen ere hamar traineruk eman dute izena. Lehen txandan Zarautz eta Hibaika izango dira lehian; San Pedro, Lapurdi, San Juan eta Zumaia bigarrengoan; eta Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Getaria hirugarrengoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide