Sagarbiden egingo dute joaldunen bazkaria, bihar

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 31a, 15:42

Joareak. (Errobiko joaldunak)

Euskal Herriko joaldunen festa hartuko du bihar Zumaiak. Egitarauaren barruan, bazkari herrikoia egingo da Sagarbideko frontoiko estalpean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik txartel bakan batzuk geratzen dira. 

Euskal Herriko joaldunen topaleku izango da bihar Zumaia. Herriko joaldunek beste herri batzuetakoekin astinduko dituzte beren joareak Zumaiako kaleetan, eta egun osoko festarekin borobilduko dute topaketa.

Bazkari herrikoia antolatu dute egitarauaren barruan. Bazkari hau Sagarbideko frontoiko estalpera eramatea erabaki dute antolatzaileek. 350 lagun inguru elkartuko dira herri bazkarian larunbatean. Gaineratu dutenez, oraindik txartel batzuk geratzen dira. Txarteletako bat eskuratu nahi duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 688 60 52 33.

130 joaldun inguru espero dira bihar herrian. Goizeko 10:30ean janzten hasiko dira Aitzuri frontoiaren bueltan, eta handik abiatuko dute kalejira. Bazkaria, Andoni Ollokiegiren musikak lagunduko duena, 14:30ean izango da. Haren amaieran, 18:00etan, Zumaiako Hamarru elektrotxarangarekin batera ibiliko dira kalez kale.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide