Astelehenean abiatu zituzten Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Obra hauen bidez, espaloiaren eta bidearen artean zeuden koskak kenduko dituzte, galtzada-harriari malda emanez. Era horretan, udalaren esanetan, "mugikortasun urriko pertsonak eta haurren orgak errazago ibiliko dira eremu horretan". Horretaz gain, euri urak hobeto drainatuko dituzte uste du udalak.
Aste honetan hasitako lanak hiru asteko epean bukatuko dituztela aurreikusten dute, nahiz eta eguraldi txarrak lanen amaiera atzeratu dezakeen.