Goizean goiztik hasita, Bizikleta Eguna ari dira ospatzen herritarrak. 9:30ean eman diote hasiera gazte eta helduek Elorriaga alderaino egin duten ibilaldiari, eta 10:00etan haurren txanda izan da. Txangoak bukatu ahala, Eusebio Gurrutxaga plazan jarraitu du festak, eta bertan Dirt bizikleta zirkuituaz eta ginkanaz gozatu ahal izan dute familiek.
Galdutako indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa ere banatu dute antolatzaileek, eta Bikingo markako bizikletak probatzeko aukera ere izan dute leku berean. Jarraian, ikusmina sortu du Julen Saenz eskolakoek eskaini duten trial ikuskizunak, eta dozenaka lagun elkartu dira Beheko Plazan. Arratsaldean, berriz, alebin eta infantil mailako txirrindulari proba izango da 16:30ean, eta amaitu berritan egingo dute sari banaketa.