Nagusien Asteko txapelketako sariak banatu dituzte

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 1a, 14:15

Nagusien Asteko txapelketetako sarituak, hogarraren kanpoan. (Juan Luis Romatet)

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu ditu jarduerak, eta atzo arratsaldean egin zuten ekitaldia hogarrean.

Nagusien Astearen barruan, hainbat jarduera egin dituzte azken astean Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartean. Bi txapelketa antolatu ditu Beheko Plazak bere bazkideentzat: bata,  igel eta toka txapelketak, maiatzaren 24an, eta, bestea, karta jokoena izan da, hilaren 27tik 30era egin dutena.

Atzo arratsaldean sariak banatzeko ekitaldia egin zuten hogarrean, eta jarraian, patatak errioxar erara eman zieten bertaratuko diren nagusi guztiei.

SARITUAK

Erratsa
Txapeldunak: Luis Mª Alkorta eta Antton Esteibar
Txapeldunordeak: Sabino Eizagirre eta Jose Miguel Saizabal

Punttua
Txapeldunak: Mª Isabel Etxarri eta Narciso Amilibia
Txapeldunordeak: Luis Mª Alkorta eta Antton Esteibar

Musa
Txapeldunak: Tomas Uranga eta Ignacio Arrona
Txapeldunordeak: Julio Pampin eta Sebastian Esnal

Tutea
Txapeldunak: Julio Pampin eta Sebastian Esnal
Txapeldunordeak: Begoña Agirre eta Puri Duran

Billarra
Txapelduna: Xabier Irureta
Txapeldunordea: Jose Mª Pecharroman

Igela
Txapelduna: Jose Lopez
Txapeldunordea: Tomas Uranga

Toka
Txapelduna: Sabino Eizagirre
Txapeldunordea: Luis Mª Alkorta

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide