Ivan Rodriguez saritu dute Biescaseko argazki lehiaketan

Maria Maya Manterola

Ivan Rodriguezek lehiaketara aurkezturiko 'Begiradak' argazkia.

Distira elkarteko kideak Begiradak argazkiarengatik eskuratu du lehen saria Biescaseko udazkeneko azokarekin loturiko argazki lehiaketan. Beste argazki batengatik aipamen berezia ere egin dio epaimahaiak.

Biescaseko (Huesca, Espainia) udazkeneko azokako XIV. argazki lehiaketan lehen saria eman diote Ivan Rodriguez Distira Argazki Elkarteko kideari. Begiradak argazkia da, hain zuzen, sari hori eskuratzeko aukera eman diona, eta haur batzuk asto bati lastoa ahora eramaten ageri dira, azoka batean. 

Rodriguezi aipamen berezia ere egin dio lehiaketako epaimahaiak beste argazki batengatik. Kasu horretan, egurrezko taula baten gainean gazta mozten ageri dira bi esku, labanaz lagunduta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide