X sare sozialean argitaratu ahal izateko narrazio laburren lehiaketa izan da Europako Geoparkeen Astearen barruan. Geoparkea, ni eta beste animalia batzuk izan dute gaia parte hartzaileek beren errelatoak sortzeko, eta lan guztiak jaso ondoren, sariak banatu dituzte dagoeneko.
Narrazio onenaren saria Josune Herrarteri eman diote, eta parte hartzaile guztien artean egindako zozketan Jose Joakin Etxaniz suertatu da saridun. Hemen irakur daiteke Herrarteren narrazioa.