Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da gaur arratsaldez, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Paula Amuchastegui arkitektoa izango da hizlaria. Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua gidatzen ari den Erdu estudioko kidea da hizlaria. Solasaldia euskaraz eskainiko du, baina gaztelaniarako itzulpena ere izango dute bertaratuko direnek.
Arkitektoak hitzaldian zehar landuko dituen gaiak izango dira, besteak beste, eguneroko mugikortasuna, etxebizitzarako sarbidea, zaintzarako espazioak eta Zumaiako puntu kritikoak. Udalaren arabera, topaketa honen helburua da "hirigintza inklusiboaren eta genero ikuspegiaren oinarrizko gakoak eskaintzea herritarrei, eta horiek prozesuan parte hartzera gonbidatzea".