Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko pilota txapelketa jokatuko dute Arrobean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 4a, 12:00

Ekainaren 17an hasiko dute txapelketa.

Ekainaren 17an hasiko dute txapelketa eta hilabetez luzatuko da. Parte hartzaileak arroarrak edo Arroaren mugakideak diren herrietako bizilagunak izango dira.

Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko pilota txapelketa antolatu dute Arroabean. Ekainaren 17an hasiko dute lehia eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, finala hilabete geroago jokatuko dituzte, uztailaren 18an. Partidak 18:00etan jokatuko dituzte, Arroabeko frontoian.

Txapelketa honetan Arroako bizilagunek eta Arroarekin mugakide diren herri eta auzoetako bizilagunek parte hartu ahal izango dute, Zestoakoek, Zumaiakoek, Debakoek, Itziarkoek, Aizarnazabalgoek eta Aizarnakoek, hain zuzen ere. Parte hartzaileek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta ezingo dute federatuta egon. Bikoteek zuriz jantzita jokatuko dute; kamisetak antolatzaileek banatuko dizkiete pilotariei; galtzak, baina, norberak eraman beharko ditu.

Izena emateko WhatsAppeko mezu bat bidali beharko dute 629 93 68 98 (Ion) telefono zenbakira. Bikoteko 20 euro jarriko dituzte txapelketa jokatu ahal izateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide