Zabaldu dute haurren igeriketa ikastaroetarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 4a, 13:00

Lubaki kiroldegiko igerilekuan emango dira ikastaroak.

Uztailaren 12ra arte eman ahalgo da izena, online edo Lubaki kiroldegira bertaratuta. Ikastaroak irailaren 30ean abiatuko dituzte. 

Udazkenetik aurrera Lubakiko igerilekuan emango diren haurrentzako ikastaroetarako izen ematea zabaldu dute dagoeneko. Irailaren 30ean hasiko da ikastaroa, eta haurren adinaren arabera, bi aukera izango dira: 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurtxoentzako zuzendutakoa lehena, eta 3 urtetik gorakoentzakoa bigarrena. 

Interesdunek uztailaren 12ra arte eman dezakete izena, Lubaki kiroldegian bertan edo online. 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurren kasuan, hemen emango da izena; 3 urtetik gorakoentzako, hemen.

Emango diren ikastaroen inguruko informazio gehiago hemen jaso daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide