Trafiko aldaketak izango dira larunbatean inguruko errepideetan, Zarauzko Triatloiaren eraginez

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 4a, 16:00

Narrondoko bizilagunengan izango du eragin handiena, eguerditik arratsalde erdialdera arte ezingo baitute Zumaiarako bidea autoz egin. 

Larunbat honetan jokatuko da Zarauzko Triatloia, eta kirol probak trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruko errepideetan. Eguerdiko 14:00etan hasi eta 18:15ak bitarte izango du eragin handiena. 

Ondorengo zerrenda argitaratu du udalak, herritarrei trafikoaren inguruko argibideak emateko:

Zumaiara iristeko:

  • Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
  • Oikiatik: 14:30-18:10 bitartean Oikiatik irteteko, Beduatik.
  • Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik: 14:30-18:00ak bitartean AP-8 autopista (Itziar edo Elgoibar) Zarautzera eta N-634 Zumaiara
  • Narrondoko bizilagunek ezin izango dute N-634 errepidetik Zumaiara autoz joan. A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.

Zumaiatik irteteko:

  • Itziar, Aizarnazabal, Zestoa aldera: Narrondotik barrena eta autopista (Zumaian) edo Itziar-Endoia.
  • Getariara eta Zumaiako Kirol Portura bidea itxita.
  • Zarautz aldera: 14:00-18:00 bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Zarautz artean. Saihesbidea: AP-8 autopistaz

Bestelako oharrak:

  • AP-8 autopistaren erabilera: AP-8 autopistaren bidesariko sarreran, aipatutako saihesbideetan AP-8 autopista erabili behar dutenei tiket bat emango zaiela zerbitzua doakoa izan dadin.
  • Autobus zerbitzuan ere aldaketak: Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak.
  • Urgentziazko kasuak: Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide