Eva Francok irabazi du Distiraren apirileko lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola

Eva Francok aurkeztutako argazkia.

Hamabi parte hartzaileren 24 irudi jaso dituzte, eta epaimahaiak ebatzi du Francok aurkezturikoa dela guztietan onena. Zaharra izan da elkarteak argazkizaleei jarritako gaia.

Eva Francok aurkezturiko argazkiak eskuratu du Distiraren apirileko lehiaketa sozialeko lehen saria. Zaharra izan da elkarteak argazkizaleei jarritako gaia, eta guztira, hamabi parte hartzaileren 24 irudi jaso dituzte. 

Francoren lanaz gain, Ivan Rodriguezen eta Luis Mari Alkortaren lanak ere saritu dituzte. Guztiak ere Distiraren webgunean daude ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide