Zumaian bizi eta lan. Herri burujabea helburu solasaldi zikloko hirugarren eta azken saioa egingo dute gaur arratsaldez Hogarreko bigarren solairuan. Saioa 18:30ean hasiko da eta hizlariak oraingo honetan Elikaguneko Haritz Arakistain eta Ioritz Aizpuru, eta Aginaga Bizibierritzen herri kooperatibako kide Alazne Arruti izango dira.
Alberga elkarteak antolatutako solasaldi zikloko azken saio honek Komunitatea eta sarea ehuntzen izango du izena. Herri kooperatiben izaera estrategikoaz eta lanaren burujabetza oinarrian dituzten proiektuek jendartean duten eraginaz arituko dira.