Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Ekitaldi politikoa egingo du EH Bilduk gaur Zumaian, Europako hauteskundetako kanpainaren barruan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 4a, 12:47

Estitxu Elduaien batzarkidea izango da gaurko hizlarietako bat. (Utzitakoa)

19:30ean izango da Saregileen plazan, eta Estitxu Elduaien Gipuzkoako Batzarkideak eta Aimar Etxeberria EH Bilduren kanpo harremanetarako taldekide eta hautagaiak hartuko dute hitza.

Igandean egingo dira Europako parlamenturako hauteskundeak. Bozka hauetarako kanpainaren barruan, EH Bilduk ekitaldi politikoa eskainiko du gaur, 19:30etik aurrera, Saregileen plazan. Hizlariak Estitxu Elduaien Gipuzkoako Batzarkidea eta Aimar Etxeberria EH Bilduren kanpo harremanetarako taldekide eta hautagaia izango dira.

Orain Errepublikak koalizioaren barruan aurkeztuko da EH Bildu Europako hauteskunde hauetara, Herrialde Katalanetako ERC eta Ara Mes, eta Galiziako BNGrekin batera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide