Azken txanpan sartu da esku pilota txapelketa herrikoiko ligaxka

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 5a, 08:00

Pasa den ostiralean jokatutako partida bateko unea. (Juan Luis Romatet)

Pasa den ostiralean jokatu ziren ligaxkako bosgarren jardunaldiko partidak Odieta frontoian.

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko bosgarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean, maiatzaren 31n, Odieta pilotalekuan. Emaitza hauek izan ziren jokatutako bi partidetan:

  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi, 22; Unai Ibarguren-Jon Telmo Manterola, 6.
  • Unai Beristain-Jon Alkorta, 22; Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 11.

Bosgarren jardunaldia jokatuta, bi besterik ez dira falta ligaxka amaitu eta finalerdiak jokatzeko. Etzi, ostiralez, seigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira Odietan, 18:00etatik aurrera.

  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi vs. Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe.
  • Unai Beristain-Jon Alkorta vs. Unai Etxabe-Peio Etxabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide