Datorren ikasturtean 2012an jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean, 12 eta 17 urte artekoei zuzenduriko espazioa baita. Zerbitzua eta hezitzaileak bertatik bertara ezagutzeko, ate irekien saioak izango dira ekainean eta uztailean.
Ekainaren 5ean, 12an eta 19an, 17:00etatik 20:00etara ezagutu ahal izango dute espazioa bertatik bertara 2012an jaiotakoek. Eta, behin data horiek pasata, astelehen goizetan zabalduko dute berentzat, 10:00etatik 14:00etara.
Ondorengo ekintzak izango dira egun horietan, Gazteguneko hezitzaileen eskutik:
-
Ekainak 24: Taldekako errelebo lasterketa
-
Uztailak 1: Errioan bainua
-
Uztailak 8: Baseball txapelketa
-
Uztailak 15: Ur-jolasak
-
Uztailak 22: Zapiaren jolasa