'La quimera' filma ikusi ahal izango da biharko zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 5a, 13:00

Denboraldi honetako azken emanaldia izango da biharkoa. Aita Mariko zine aretoan botako dute film italiarra, 19:00etan. 

Alice Rohrwacher zinemagile italiarraren La quimera filma hautatu du Ostarrena zinema klubak biharko zine forum saiorako. Bizien eta hildakoen, basoen eta hirien, festaren eta bakardadearen arteko ibilbidean, pertsonaien patuak arakatzen ditu iaz kaleratutako lanak. Aita Mariko zinema aretoan emango dute filma, 19:00etan, eta denboraldi honetako azken emanaldia izango da. Udazkenean ekingo diote berriz ere denboraldiari.

Sinopsia

Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea eta aberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak beren ameskeriaren bila.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide