Nerabeei zuzenduriko jarduera ugari antolatu dituzte uda sasoirako

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 5a, 14:00

Gazteguneak eta Kale Heziketa programak antolatu dituzte jarduerak, eta dagoeneko zabalik da izen ematea. Giza futbolina, surfa nahiz egun pasak egingo dituzte uda garaian. 

Udara begira programazio bateratua antolatu dute Gazteguneak eta Kale Heziketa programak nerabeentzako. Herri mailan udal zerbitzu horiei ikusgarritasuna emateaz gain, bi zerbitzuotako gazteek elkar ezagutzeko parada izateko helburuarekin antolatu dituzte jarduerak.

Giza futbolina (ekainaren 25ean Zumaian), surfa (uztailaren 9an Zarautzen) eta egun pasa eta jolasak (uztailaren 16an Orion) antolatu dituzte, hain zuzen ere, elkarlanean. Gazteguneak, bere aldetik, ondorengo ekintzak ere egingo ditu: 

  • Hernaniko igerilekura egun pasa (Hernani): ekainak 26, astelehena.
  • Zarautzeko portura egunpasa: uztailak 6, osteguna.
  • Paddle (Zumaia): uztailak 13, osteguna.
  • Gaztegunean bazkaria: uztailak 20, ostirala.
  • Arbolismoa (Otxandio): uztailak 21, osteguna.

Ekintza horietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea ekainaren 14a baino lehen. Horretarako telefono hauetako batera deitu beharko da: 688 612 940 eta 633 467 132 (Gaztegunea); 688 850 239 (Kale Heziketa Programa). Eskatu dute neraberen batek azken momentuan parte hartu ezin badu, garaiz abisatzeko, beste norbaiti lekua uzteko. Izan ere, mugatuak dira plazak (gehienez ere 24 nerabek parte hartuko dute jarduera bakoitzean, eta beharrezkoa balitz, zozketa egingo lukete plazak banatzeko).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide