Zumaiako hiru pilotari, jubenil mailako Gipuzkoako paleta txapelketako finaletan

Juan Luis Romatet

Paletako finaletara heldu dira Zumaiako puntistak.

Gomazko paletako eta larruzko paletako Gipuzkoako taldekako finalak jokatuko dituzte bihar Oiartzunen. Zumaiako Kirol Elkarteko hiru pilotari heldu dira final horietara.

Igandean, goizeko 9:30ean, jokatuko dituzte Oiartzungo Madalensoro frontoian jubenil mailako gomazko paletako eta larruzko paletako Gipuzkoako taldekako txapelketako finalak. Klub desberdinetako pilotariak nahastuta osatu dituzte taldeak, eta finaletara tanto gehien egin dituzten palistak heldu dira finaletara. 

Zumaiako Kirol Elkarteko hiru pilotari heldu dira finaletara. Larruzko paletan, banaka, Joel Martin Duran Txost elkarteko Ian Davis Ezkerroren aurka arituko da. Binakako finalean, berriz, Zumaiako bi pilotari elkarren aurka arituko dira: Urko Ostolaza Larrañaga zumaiarrak Errepala elkarteko Aner Rekondo Muruarekin osatuko du bikotea, Telmo Carballo Arano zumaiarrak eta Txosteko Aritz Retegi Lizarragak osatutako bikotearen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide