Emakumeen pala txapelketak eman ditu lehen pilotakadak

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 6a, 08:00

Pala txapelketako lehen jardunaldian aritu ziren emakumeak, Odietan. (Juan Luis Romatet)

22 parte-hartzaile ditu Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako pala txapelketak. 

Herenegun abiatu zuten Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako seigarren pala txapelketa. Parte-hartze handia izango du emakumeen kirol jarduera honen aurtengo edizioak, 22 lagunek eman dutelako izena. Bi mailatan banatuta jokatuko dute txapelketa: hamahiruk hasierako mailan jokatuko dute, eta bederatzik maila aurreratuan.

Partidak ekainaren 26ra bitartean jokatuko dituzte Odietan, astearte eta asteazkenetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide