Hatxe konpositore eta musikaria Emakumeon Etxean izango da bihar

Maria Maya Manterola

Panpin hautsien dantza II proiektu musikala aurkeztuko du, 18:30ean hasita. Kontzertua eta solasa tartekatuko ditu emanaldian.

Hatxe musikari eta konpositore errenteriarrak Panpin hautsien dantza II proiektu musikala aurkeztuko du bihar, osteguna, Zumaiako Emakumeon Etxean. Hatxek kontzertua eta solasa tartekatuko ditu: diskoko kantak interpretatzeaz gain, musikari ofizioaren genero ikuspegia landuko du emanaldian. Besteak beste, irudiaz, zaintzaz, amatasunaz, erreferente faltez, lehiakortasunaz edo prekarietateaz arituko da.

Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta euskaraz izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide