Igandean egingo diren Europako hauteskundeetarako egun gutxi faltan diren honetan, EH Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen atzo arratsaldez Zumaian, Saregileen plazan. Estitxu Elduaien Gipuzkoako Batzarkidea eta Aimar Etxeberria EH Bilduren kanpo harremanetarako taldekide eta hautagaia izan ziren atzoko ekitaldian hizlari. Gaur egun Europa mailan bizi den faxismoaren olatua, hauteskunde hauetara aurkezten den koalizioak plazaratzen duen "bakearen eta naziotasunaren" aukerarekin alderatu zituzten.
Orain Errepublikak koalizioaren barruan aurkeztuko da EH Bildu Europako hauteskunde hauetara, Herrialde Katalanetako ERC eta Ara Mes, eta Galiziako BNGrekin batera.